7. koadernoa
Batez ere, ikusten ditudan filmak apuntatzeko sortutako koadernoa da hau. Bide batez, eta funtzio hori aprobetxatuz, pelikulei buruzko iritzi motz eta zehatz bat idatziko dut normalean. Izenburuaren gainean klik eginez gero, IMDB orrialdera joango zarete. Izenburuaren ezkerraldean dagoen [+] sinboloan klik eginez gero ordea, idatzitako lerro parea ikusteko aukera izanen duzue.
Lista osoa IMDBn ikusi nahi baduzue egin klik hemen: anpulubila’s movies
Iritziei dagokienez, pertsonalak izateaz gain, tenporalak ere badira. Izan ere, jakin badakigu eguna dela, eguraldia, umorea eta beste mila gauzen arabera film berdin batek bi jarrera guztiz kontrajarri sor ditzakeela guregan. Filmak daten arabera gehitzen saiatuko naiz hemendik aurrera, eta ez ditut lehenago ikusitakoak gehituko.
Sort list by:
title |
rating |
view date ↓
December, 2008
-

Nineteen Eighty-Four (1984)
3,5/5
2008-12-09 11:46
Ba... bigarrenez ikusi dut. Lehenengoan 9 bat jarriko nioke, eta liburua irakurri ondoren ikusita, agian 6 bat edo....
Hotzean, 7 bat edo gehixeago ere jarriko nioke, eta zerbait jartzearren, ba horixe.
Liburuak filmak baino askoz hobeak izaten omen dira beti, eta kasu hau ez da salbuespen bat. Datu asko falta dira, gertaera garrantzitsu zenbait.... Lehenengo aldiz ikustean estetika eta giroa pila bat gustatu zitzaidan, baina argumentua ez nuen oso ongi ulertu.
Liburua irakurrita ongi ulertzen dut argumentua, baina filmeko akatsak garbi ikusten ditut....
0.3
-

Navarra, las cuatro estaciones (1972)
4/5
2008-12-09 11:44
Nafar orok ikusi beharko luken filma da. Euskaldun orok ikusi beharrekoa. Dokumental etnografiko oso interesgarria, Pio Caro eta Julio Caro anaiek egina.
Nafarroako jaiak, ohiturak, lanbideak eta sinesmenak urtaroz-urtaro kontatzen zaizkigu negutik hasita.
Ez da erraza dokumental hau aurkitzea, baina behin lortuta, ez da erraza dokumental hau galtzea...
0.3
-

Låt den rätte komma in (2008)
3,5/5
2008-12-09 11:41
Erdizka. Gustatu zait, asko, eta ez zait gustatu, ezer. Ez dakit, nahiko berritzailea dela ez dut zalantzan jartzen. Badu bere toke serioa, beldurrezkoa edo, eta zipriztin komikoak ere, eta amodioa edo hortik dabil hegaka, umeen artean....
Suediarra izanik, ez dakit zer espero nuen.... ilehoriak, elurra, argi gutxi, eta depresioa? Ba antzekoa da...
Sari asko jaso baditu zerbaitegatik izanen da...
Hitz baten: Bitxia.
0.3
-

Lampa cu caciula (2006)
4/5
2008-12-09 11:40
Film labur errumaniarra. Telebista bat izan daiteke protagonista, edo seme bat, edo honen aita, edo telebistak konpontzen dituen gizona.... edo esperoan etxean dagoen ama...
0.3
-

La ruta natural
4/5
2008-12-09 11:38
Film labur inteligentea, atzetik aurrera, aurretik atzera.
Hemen ikus daiteke eta iruzkinak irakurri.
0.3
November, 2008
-

Iluminados por el fuego (2005)
4/5
2008-11-29 11:50
Hiru pertsonai eta baten emaztea edo neskalaguna agertzen dira. Hirurak Malvinetan gerran ezagutu ziren, eta hauetako baten (Vargas) emazteak deitua, Estebanek oroitzapen haiek errepasatuko ditu... Interesgarria gerra honen ikuspegia, gerrei egiten zaien betiko kritika. Abiadura handiko trenean lehenengo aldiz hartzen duzuenerako, aproposa.
0.3
-

Die Blechtrommel (1979)
4/5
2008-11-29 11:48
Volker Schlöndorff en film original bat. Ume batek, 3 urte dituenean, gehiago haziko ez dela erabakitzen du (tamaina aldetik), eta horrela, nagusi egiten da umearen gorputzean. Sexua, lagunak, eta mundua, modu horretan bizi beharko ditu beraz....
Oscar bat eta Urrezko Palma eman zioten...
Nire ustez 2 ordu hogei larregi da.
0.3
-

Son de mar (2001)
4/5
2008-11-24 10:51
Amodio istorio (eta sexu, Bigas Luna egonda) polita da. Gidoi ona (Rafael Azcona) nahiz ta pixka bat igarterreza, musika ona, argazki bikaina. Agian zerbait falta zaio, baina igande gauean ongi ikus daitekeena da.
0.3
-

Yossi & Jagger (2002)
2,5/5
2008-11-24 10:49
Bai, arriskatua da gaia: bi homosexual israelgo ejerzitoan. Baina, ez zait gustatu. Oso motza, kamera mugimendu larregi, gidoian gauza arraroak tartean...
0.3
-
-

Krótki film o milosci (1988)
4,5/5
2008-11-20 12:59
Gaztelaniaz No Amarás bezala dator Krzysztof Kieslowskiren pelikula hau. Niri No matarás baino gehiago gustatu zait, eta dialogo gutxi izanda ere, ez zait ez motela ez aspergarria iruditzen telebistan jartzeko.
0.3
-

Akasen chitai (1956)
3,5/5
2008-11-20 12:58
Kenji Mizoguchi izenez bakarrik ezagutzen nuen, pelikula japoniar hau ikusi arte. Eta bere pelikula gehiago ikusiko ditut, bigarren gerra mundialan hauen 2/3 galdu ziren arren...
0.3
-

Labyrinth (1986)
3,5/5
2008-11-20 12:57
Ez zaizkit orokorrean fantasiazko pelikulak gustatzen... baina honek badu bere enkantua. Jim Henson artista bat da, eta Bowierekin gainera pelikulak beste dimentsio bat hartzen du.
0.3
-
-

The Holy Mountain (1973)
3,5/5
2008-11-20 12:55
Bai, aitortzen dut: lokartu egin nintzen. Ez denbora luzez eh!! Baina berdin-berdin ez nuke gauza larregi ulertuko. Psikomagia asko, milaka metafora eta figura garrantzitsu.... Pixka bat konplikatua ulertzeko, gutxienez Jodorowskyren beste batzuekin alboratuta (el topo, santa sangre...)
0.3
-

Monster's Ball (2001)
3,5/5
2008-11-20 12:54
Oso ondo egina. Film ona. Gogorra. Baina pixka bat tipikoa...
0.3
-
-
-

Spiklenci slasti (1996)
3,5/5
2008-11-20 12:52
Harrikada itzela. Zenbait "pertur"ek osatzen dute filma. Aurrera doala rolak aldatzen dira. Interesgarria, baina nire amari ez litzaioke bat ere gustatuko.
adj. y s. fig. loco/ca: bere senetik irten(a), zoro, ero, burutik egin(a)
0.3
-

Festen (1998)
4,5/5
2008-11-20 12:51
Txalogarria! Dogma film bikaina! Oso diberigarria. Komedia-romantiko onena, ziur.
0.3
-

Mulholland Dr.
4,5/5
2008-11-20 12:49
Larregi ulertu gabe hainbeste gustatu bazait, ez dakit zer gertatuko den gero.... Berriz ikusi nahi dut!
0.3
-

Primer (2004)
3,5/5
2008-11-17 11:49
Ez dut ezer ulertu. Baina polita da...
0.3
-

Heat (1995)
4,5/5
2008-11-17 11:48
Ez, ez eta ez. Amaiera gaizki dago. gora de Niro!!
0.3
-
-
-

Krótki film o zabijaniu
4/5
2008-11-17 11:45
Krzysztof Kieslowski ezagutzen al duzue? hiru koloreen pelikulak? urdin, gorri edo zuria? Ba motelagoa!
0.3
-
-

Ring, Le
4/5
2008-11-17 11:43
Montrealgo film festibalarengatik doan ikusi genuen zineman. Asko gustatu zitzaidan.
0.3
-

City Lights (1931)
4/5
2008-11-17 11:42
Zati batzuk harrigarriak dira. 1931... uff. Ederra.
0.3
-

Cape Fear (1962)
4,5/5
2008-11-17 11:42
Oraindik ez dut De Niroren bertsioa ikusi, baina zaila izango da Mitchumek baino hobeto egitea.
Oso ederra.
0.3
-
-
-
-
-

Radio Days (1987)
3/5
2008-11-17 11:39
Woody Allenen lehen urteak oso gustoko ditut, eta hau ez da lehen urteetakoa.
0.3
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-

Léon (1994)
4/5
2008-11-12 12:31
Ona! hunkigarria ere. Corazón de leon!
0.3
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
September, 2008
-

Darwinen ametsgaiztoa (Darwin's Nighymare)
3,5/5
2008-09-13 13:49
Beste dokumental interesgarri bat. Kasu honetan Niloko perkaren inguruan, eta nola Europearrak ez garen hain txintxoak. Estatu Batuak asko kritikatzen ditugu, baina norberaren etxean ere bada aldatzeko gauza asko...
0.3
-

Orein ehiztaria (The Deer Hunter)
4,5/5
2008-09-13 13:46
Kasu honetan Robert De Nirok ez du hutsik egiten. Vietnamgo gerrak (edo beste edozeinek) pertsona batengan sortzen dituen ondorioak erakusten zaizkigu. 5 Oskar irabazi zituen bere garaian (1978), eta hiru ordu irauten ditu (baina oso azkarrak!)
0.3
-

Greetings
2,5/5
2008-09-13 13:44
Brian de Palma, Robert De Niro.... printzipioz bost izarretako filma. 1968koa da, eta Brian de Palma drogetatik oso urruti ez litzateke ibiliko hau pentsatzerakoan.... Niri kuriosoa iruditu zait, baina ez zait gustatu.
0.3
-
-

Mogari basoa (Mogari no mori)
4/5
2008-09-13 13:41
Filmotekan ikusi dut film asiar hau. Horrela izanda, paisaiak, isiltasuna eta kontenplazioa nagusi dira bertan. Niri asko gustatu zitzaidan, nahiz eta bakarra izan nintzen.
0.3
-
-
-

Kardiogramma
3,5/5
2008-09-12 14:16
Ekialdeko beste pelikula ilun eta poetiko bat. Interesgarria.
0.3
-

Kolja
4/5
2008-09-12 14:14
Ekialdeko beste film bat (Txekia, 1996). Komunismoaren errautsetatik kontatzen da baitere, ume batek (kasu honetan ezezaguna) bizitza bat nola aldatu edo humanizatzen duen ikus daiteke.
0.3
-

Leo, azkena. (Leo The Last)
3,5/5
2008-09-12 14:12
70. hamarkadan John Boormanek egin zuen lehenengo filma (ondoren Deliverance eta Zardoz etorri ziren). Dibertigarria da, adibidez piszina azpian egiten diren grabaketak. Zardoz baino normalagoa, baina badu bere tokea. Usoak ditugu burmuinean...
0.3
-

Zeitgeist
4,5/5
2008-09-12 14:10
Honako hau, 2007an Peter Josephek egindako dokumental bortitz eta bikain bat da. Bere hedapena, Internet bidez eman da, Google Video zerbitzuaren bitartez. Dokumentala, 3 zatitan banatzen da: kristautasunari dagokiona, eta 11/9, gudak, mafia politikoa (Aita ponteko III), bankuak, globalizazioa… kontatzen dituztenak.
Zeitgeist: film izugarria, beldurgarria
Ikusteko:http://anpulubila.murgilduta.net/?p=145
0.3
-

Loreen Uhartea (Ilha das flores)
4,5/5
2008-09-12 14:09
Film labur bikaina benetan. Ikusi ez duenak interneten ikusteko aukera du. Kritika garratz eta zuzena Brazildik 13 minututan.
0.3
-

Terminus Paradis
3,5/5
2008-09-12 14:08
Ekialdeko film eder bat. Ekialdeko filmak gero eta gehiago gustatzen zaizkit. Zein ilunak diren, zenbat komunismo ilunen atzapar, gazi-gozoak.
0.3
-

Migranen kolorea (Sayat Nova)
4/5
2008-09-12 14:06
Bi hitzetan: Harri garria. Paradjnov ezagutzeko film bikaina.
http://anpulubila.murgilduta.net/?p=179 helbidean euskarazko azpitituluak lor ditzakezu, eta informazio gehiago.
0.3
-

Antena (La Antena)
4,5/5
2008-09-12 14:05
Zineman gaur egun horrelakoak ikustea oso arraroa da. Txuri beltzean, zinema mutuari omenaldia, George Melies, milaka keinu oso film berritzaile (zein zahar) batean.
0.3
-
May, 2008
-

Aita ponteko III !!! (The Godfather Part III)
4,5/5
2008-05-13 22:47
Bigarren zatitik hirugarrenerako 16 urteak aktoreetan nabaritzen dira, eta erritmoa ere moteldua dago. Baina kritika niri askoz gogorragoa iruditzen zait. Beste modu batekoa: modernoagoa, gaur egungoa.
0.3
-

Aita ponteko II !!! (The Godfather: Part II)
4,5/5
2008-05-13 22:43
Lehenengoa izugarria da, baina honek maila mantentzen du, eta denak jarraian ikusi izanak hiru film baino bakar bezala baloratzera behartzen nau.
Mafien kontuak eta horrelakoak atsegin ditut, beraz, bikain.
0.3
-

Memento
4,5/5
2008-05-13 22:40
Txikitan ikusi nuenetik ikusi nahi izan dut. Orain aukera izan dut eta asko gozatu dut atzetik aurrera kontatzen den 2000. urteko pelikula honekin. Aitortu beharra dut hasieran ez zaidala asko gustatu errepikapenen kontua, zatikatua dagoelako esan bezala alderantziz kontatu ahal izateko eta: en el capitulo anterior.... bezalakoak ez ditut gustoko.
Mezua gero eta garbiagoa da denboran eta amaiera bikaina du.
0.3
-

Gattaca
3,5/5
2008-05-13 22:37
Fikziozko pelikulen erdia asko gustatzen zait, eta beste erdia ezer ez. Ez dakit zergatik, ezta non dauden arrazoiak, edo ez ditut oriain bertan jakin nahi. Ba film honek erdizka utzi nau.... beraz 1984, Blade Runner, Un Mundo Feliz eta beste zenbait antzekotasunak ez zaizkit beste batzuetan bezala barneratu 1997ko film honekin.
0.3
April, 2008
-

Klimak (Iklimler)
3,5/5
2008-04-30 00:00
Uff: Gogorra. Oso motela da, baina oso. Siesta egin dut Pauseari sakatu eta gero, eta ondoren amaitu. Eguna izan daiteke, baina pelikulak zerikusi handia dauka. Bikote baten erlazio hasukor>hautsi>.... edo bero>hotz>.... progresioak. Irri eroak, adin ezberdintasuna, seriotasuna, inkomunikazioa.... Mutila: Unibertsitateko irakasle (Jai Udan). Neska: Produktora batean lanean (Neguan jai). Klimen nahasketa hainbat esparrutan. Batzuetan beranduegi izan daiteke zenbait gauzatarako...
0.3
-

Pink Floyd, Horma (The Wall)
4,5/5
2008-04-29 03:06
Binilo bikoitza hamaika aldiz entzun dudan arren, lehenengo aldiz ikusi dut filma, eta asko gustatu zait. Agian amaiera aldean gutxiago, irudiak errepikatzen hasten direlako edo. Bestela lan bikaina dela iruditzen zait, argazki aldetik eta bereziki muntai aldetik eta dena ongi josita dagoelako. Musikak zentzu asko badu bakarrik, irudiekin askoz efektu zuzenagoa lortzen du.
0.3
-

Rashômon
4/5
2008-04-28 03:14
Gizakiaren portaera egoera garrantzitsu baten aurrean. Pelikula sinplea, argazki garbia, istorio 'erraza' eta mezu oso zuzen eta ulergarria: zein zikinak garen bizitzan, zein gezurtiak, zein berekoiak... Akira Kurosawaren film mitiko bat (eta motz bat!!). Niri gustatatu zait. Egi ezberdinez osatutako egi bat erakusten da, gertaera bat 4 pertsonai ezberdinek kontatuz. Emakume bat, honen gizona, bidelapur bat eta bertatik zebilen beste tipo bat. Bi pertsonai gehiago agertzen dira: monje bat eta istorioa abiarazten duen beste bat. Monjearen sinboloa ere garrantzitsua dela iruditzen zait. No lo entiendo... No lo entiendo.... No lo entiendo...... No puedo entenderlo.... (Gazteleraz ikusten baduzue azken hitz hauetaz oroitu)
0.3
-

Bestaldean (Auf der anderen Seite)
4/5
2008-04-28 03:02
Gustatu ez zaidan gauza bakarra, filma hiru zatitan banatzea izan da; bakoitza bere tituluarekin. Gidoia harrigarria da benetan (ikus irabazi dituen sariak...) eta film Turkiar-Alemaniar honen 2 orduak nahiko azkar pasatzen dira. Zenbait heriotza, zenbait paralelismo, zenbait bidegurutze.... Pixka bat gogorarazi zidan Babel... baina eraikuntzaren aldetik soilik; ez dago kamara mugimendua etab. Polita da, eta erritmoa dauka. Zinema horrelako filmak ikusteko bada, ez da hain garestia.
0.3
-

Papillon (Tximeleta)
4/5
2008-04-26 02:58
Hondarribia minutu erdiz ikusteko soilik merezi du film honek. Hortaz gain, Steve McQueen eta Dustin Hoffmanen lana ikaragarria da. Pelikulari buruz, odisea luze eta eredugarri bat aurkezten da, kartzelatik hasi eta itsasoko infinituraino. Luze xamarra da, baina gogoz hartuta erreflexiorako bidea garbi erakusten du. Ez da bigarren La Gran Evasion bat, inondik inora; ezberdina eta hura bezain ona.
0.3
-

Txakurrei tiroka (Shooting Dogs)
2,5/5
2008-04-22 20:58
Unibertsitatean 12 orduz egin duten maratoi batean, ikusteko aukera izan dudan bakarra izan da. Rwandako genoziodioaren inguruan, erlijio pixka batekin eta UNaren betiko paper negargarria eta lotsagarriarekin. Ez dago gaizki gertatu zena pixka bat gertuagotik ikusteko, eta klaseetara joatea baino hobea da, baina deus gehiago.
0.3
-

El topo
3,5/5
2008-04-22 20:54
mmm nola hasi? Jodorowski, Alucarda filmarekin ezagutu nuen, nahi gabe, eta flipatu egin nuen. Orain nahita ikusi dut El Topo (1970), eta uste dut ahantziko ez ditudan pelikula horien artean koka dezakedala... Uff zenbat gauza bi orduz... Uste dut ezin dudala beste ezer esan. Zuek ikusi, eta... komentatu zerbait horrela nahi izanez gero.
0.3
-

Zain ezazu zapia, Tatjana (Pidä huivista kiinni, Tatjana)
3/5
2008-04-22 20:48
Ordu eskas batean Kaurismakiren giroan murgildu, igeri eta sikatzeko denbora ematen du. Auto-tailer bateko jabea, ama etxeko gela batean aste batzuetaz giltzapetu duen seme xelebrea, eta Estoniatik Finlandiara heldu berri diren bi emakume dira pertsonaiak.... Kafea, Alkohola eta beste zenbait droga, Rock'n Rolla, eta dena txuri-beltzean. Kaurismakiren onena ez, baina entretenigarria da.
0.3
-

Eskafandra eta tximeleta (Le Scaphandre et le papillon)
4,5/5
2008-04-22 20:43
Gomendagarria benetan. Sari pila bat jaso ditu eta ez da harritzekoa. Enpresario gazte bat enbolia baten ondoren guztiz "vegetal" gelditzen da, eta komunikatzeko medio bakarra bere ezkerreko begia da. Bere barnean imaginazioa garatzen hasten da eta bi mundu paralelu hauek aurkezten zaizkigu film osoan zehar modu elegante batean. Sentimenduak agertzen ditu bai eskafandratik zein tximeletaren bizkarretik....
0.3
-

Maitatzeko desiran (Fa yeung nin wa)
3/5
2008-04-22 20:39
Soinu-banda itzela da. Denboraren igaroa asko gustatu zitzaidan ere, bi plano simetrikoetan aldaketa ttikiekin egunak pasaz. Eta bestela ba pixka bat motela erritmo aldetik, hitz larregi gabe, eta mezua pixka bat airean utzita.... Ba sentsazio gazi-gozoa gelditzen zaizun horietakoa. Irudiak ere ederrak, benetan. Agian egun aproposa bilatuta 3 izar beharrean 4 izango lituzke.
0.3
-

Gaitzen egarri ¿? (Touch of Evil, Sed de mal)
3,5/5
2008-04-22 20:36
Ba, zera: 3,5 izar zergatik? Istorioarengatik. Istorioa hasieran oso ongi dago baina erdialdetik lurrera erortzen da ia-ia. Ez zait garapena gustatu. Bestela, 10 bat. Ikaragarria kameren kontrola, planoak, uff Orson Wellesen maisulana zentzu horretan. Tarantino eta beste mila non egongo lirateke Orson Welles gabe...
0.3
-

Saraband
4,5/5
2008-04-22 20:32
Asko gustatu zait Bergmanen azken film hau. Nola dagoen banatua, musika, irudia, isiltasunak, gorrotoak, amodioak.... Nire ustez oso polita da. Betiko minak azalaraztea arriskutsua izan ohi da, eta hobe da batzuetan lur azpian uztea. Bakardadea, eta pertsonen esentzia ere erakutsi nahi zaigu.
Bikaina baita ere euskaraz azpititulatua ikusteko aukera ikaragarria izan dudalako. Laster jarriko ditut hemen perlaren batek euskaratutako azpitituluak guztiok ikus dezazuen!
0.3
-

Udaberria Uda Udazkena Negua... eta Udaberria (Bom yeoreum...
3,5/5
2008-04-08 22:40
Zuzendari hegokorearraren (ikusi ditudan) filmetatik, hau iruditu zait gezena. Motel xamarra, isila, eta erreflexiorako bidea nahiko argi uzten duen arren sakontasun konstantearen falta nabaritzen zaiona. Ez du besteen indarra...
Istorioari dagokionez, Budismoaren inguruan doa. Maisu batek ume txiki bat hartzen du ikasle bere irla pribatuan (etxola bat, lakuaren erdian). Nik zera ikasi dut: Desioak, jabetzaren nahia bultzatzen duela; eta honek sen hiltzailea pizten duela....
0.3
-

Dracula
3,5/5
2008-04-08 22:35
Murnauren Nosferatu asko gustatu zitzaidan. Halere, aldentzen dituzten 85 urteek aldaketa ASKO ekarri dituzte zinemaren mundura, eta begi bistakoak dira. Beste zenbait bertsio egin diren arren (Béla Lugosirena kasu) Francis Ford Coppolaren film honek zenbait elementu modu goxoan aurkezten dizkigu: musika, irudiak, koloreak, erritmoak... Bram Stroke-ren liburuari fidelena omen den pelikula on bat.
0.3
-

Brazil
3/5
2008-04-08 22:29
Puff, egun desegokia, pelikula desegokia, pelikularen inguruko informazio desegokia (mafiena omen zen...)....
Terry Gilliamen fantasiazko ipuin magiko bat mundu makinizatu batean, zerk pozten gaituen, zein pieza garen puzzlean.... Ideia ongi dago, baina horrelako giroak ez zaizkidala gustatzen baieztatzeko balio izan dit ikusketak. Aurretik, Time Banditsekin antzerako sentsazioak izan nituen...
Bestalde Hamabi Tximinoak (Twelve Monkeys) eta Tideland (Mareen lurraldea¿?) asko gustatu zitzaizkidan.... Bi hoiek bai, beste biak ez ditut gomendatzen, edo hobekigo esanda: ez nituzke berriz ere ikusiko.
0.3
-

Uda Berlinen (Sommer vorm Balkon)
3/5
2008-04-05 21:46
Bi emakume gazteren (edo ez hain gazteren) tragikomedia entretenigarria. Feminismoa, gaztetasun behartua, langabezia, mutilak, umearen lehen amodioa, sexua, bihotz-oneko jendea....
Elementu dexente, argazki xinple bezain eraginkorra, erritmo bizia, musika atsegin eta komediatsua....
Catalunyako Filmotekan eta 2 eurotan, oso ongi inbertitua. Ez da nire harri bitxien artean kokatuko baina entretenigarria da oso denontzat.
0.3
-

Donnie Darko
3,5/5
2008-04-01 15:58
Bigarrenez ikusi dut 2001eko film dibertigarri hau (ez nuke komediatzat hartuko eh..). Frank eta Donnie Darko lagunen artekoa kontatzen du, denbora espazioak nahastuz, erreala eta imaginarioa.
2001etik hona hamaika sari irabazitakoa da (bai, 11, ez 10 ez 12) eta igande batetan ikusteko oso polita iruditzen zait :)
0.3
-

4 Hilabete, 3 aste eta 2 egun (4 luni, 3 saptamâni si 2...
4/5
2008-04-01 15:52
Cristian Mungiuk idatzi eta zuzenduta, film hau latza da, gogorra eta erreala. Iluna eta bikaina, aborto ilegalen gaiaren tratamendu fin eta erakargarria.
Askorentzat akaso ilunegia da, baina niri asko gustatu zait. Errumaniako pelikula oso gutxi ikusi ditut orain arte, baina gaurtik aurrera gehiago ikusiko ditudala uste dut. Bergman, Kim Ki-duk edo Michael Hanekeren usaina hartzen du giroak, eta momentu honetan eta leku honetan, gustoko dut.
Ah, filma 2007koa da! Beraz ez esan gero zaharra dela edo txuri-beltzean... probatu! PS: Pixka bat motela da, baina behar duelako.
0.3
-

Belatz Maltera (The Maltese Falcon)
4/5
2008-04-01 15:49
John Hustonen film beltz klasiko honetan Humphrey Bogart (Sam Spade) beldurgarria ezagutu dut. Frankfurteko zinema museoan zegoen bere detektibe bulegoan eserita egon nintzenetik ikusteko gogoa neukan, eta egia esan ez dit huts egin.
Argumentua oso oso landuta dago, baita txuria eta beltza ere, eta zer esanik ez aktoreak. Ikustea merezi duen klasikoa, dudarik gabe.
0.3
-

Iraganik gabeko gizona (Mies vailla menneisyyttä )
4,5/5
2008-04-01 15:44
Mundu berri baten bila doan gizon batek memoria galtzen du gizon batzuengandik jipoi eder bat jaso eta gero. Orduan bizi berri bat hasiko du iraganarekin zerikusirik ez duena.
Elkarrizketa borobilak dituen komedia oso on bat iruditzen zait. Ez da beste batzuk bezain film motela (horregatik har dezake hainbeste iraunteko luxua (ia 100 minutu!!)). Irudi politak, musika ederra eta giro aparta (hotza).
Gora aki!
0.3
March, 2008
-

Ume galduen hiria (La Cité des enfants perdus)
3,5/5
2008-03-24 14:15
Delicatessen edo Amelieren zuzendariarena da Ume galduen hiri hau. Delicatesseneko estetika oso antzerakoa eta Amelieren xarma nahasten dituena. Umeekin ikusteko interesgarria den arren, guztiontzako pelikula bat da.
Umeetaz elikatzen den (edo bere ametsez) zientzilari ero bat, Bermeoko La Gaviota zitekeen batean bizi da. Lurrean bizi diren ziklopeek umeen truke ikusteko gaitasuna aldatzen dute eroarekin. Ile gabeko Sanson heldu baina gaztea eta bere arreba berria, Sanson ttikia askatzera joan beharko dira La Gaviotara, baina zailtasun dezente gainditu beharko dituzte aurretik....
Domeka batean ikusteko aproposa, gaur astelehena izan arren.
0.3
-

Denbora (Shi gan)
3,5/5
2008-03-24 14:07
Kim Ki-Duken beste bat ikustera animatu naiz. Operazio estetikoen inguruan hainbat mezu ilun eta zuzen erakusten dizkigu Shi Gan pelikularekin. Guztiz nahasten gaituen hasiera bat dauka.... eta atzo bukatzerakoan deus ulertu ez nuenaren sentsazioa utzi zidan, beraz, ez dakit. Denbora aurrera doala, obsesioak, eromenak, depresioak, maitasuna, iragana, geroa, zeloak, etika, nortasuna...
0.3
-

Trainspotting
3,5/5
2008-03-24 13:59
Heroinaren mundua modu ausartean kontatzen da. Ongi dago, baina niri ez zait hainbeste gustatu (Britainar 5 film onenen artean sartzen dute). Bere garaian (1996) izugarrizko eragina izan zuen arren, gaur egungo ikusle batentzat ez da hainbestekoa. Dibertigarria (ejem, drogak diren bezala) eta erritmo politekoa, elkarrizketa gordinak, eta bizitzeko gomendio onen sorta ederra.
0.3
-

Caligari doktorearen kabinetea (Das Cabinet des Dr....
4/5
2008-03-22 13:18
1920ko film bat aztertzeko (eta edozein) hango garaia ulertu behar duzu: orduko baliabideak, etab. Film hau asko gustatu zait, bai istorio aldetik, muntai aldetik, eta (bereziki) eszenografia aldetik.
Gogorazi dizkidan gauzen artean: Natxo de Felipe, Nosferatu, Tim Burton (Dekoratuak, makillajeak, Cesare bera..), Buster Keaton (mutua delako edo protagonistari antza hartu diodalako, ez dakit, besterik gabe).
Amaieran istorioak egiten duen bira gutxi gora behera hasieratik imaginatu daiteke, baina minutuak pasatu ahala uretara erortzen den euri tanta bezala desagertzen den pentsamendua hain hutsa ez dela konturatzen zara. Minutu pare bat behar dituzu gertatutakoa ulertzeko, baina lasai, badezpadako rotulotxoa berehala agertzen da eta. Rotuloei dagokienez, pare bat soberan daudela iruditzen zait, baina bestela ongi daude.
Wikipedian irakurri berri dut, amaiera Alemaniako gobernua eta ekoizle-etxeran presioarengatik aldatu zuela Wiener zuzendariak. Kuriositate bezala gehituko dut, film hau espresionismoaren lehen zinta kontsideratzen dela (ondoren Hitchcockengan eragina izango zuena) eta Cesare somnambulista Casablancan ere egiten duela lan. Ikus ezazue!
0.3
-

Irla (Seom)
4,5/5
2008-03-20 16:54
Ez dakit zer esan, hitzik gabe gelditu naiz eta. Sentsazio pila bat azalarazteko balio duen maitasun film ederra. Ingmar Bergmanen Gritos y Susurros filmean une batean pasatakoa gogorarazi dit... baina hau askoz gogorragoa da, film osoa horrela delako. Oso interesgarria: Kim Ki-Duk, zuzendari ezohikoa. Bere film gehiago ikusteko gogoz gelditu naiz...
0.3
-

Itzalak paradisuan (Varjoja paratiisissa)
3,5/5
2008-03-20 01:30
Elkarrizketa bikainak. Beti antzerako pelikulak diren arren, harritzen jarraitzen zaituztenak. Amodiozko istorio bat, Buster Keatonen eran, Finlandian, 70 minututan.
0.3
-

Charlie Wilsonen borroka (Charlie Wilson's War)
2,5/5
2008-03-19 11:13
Tom Hanks, Julia Roberts eta besteren bat. Estatu batuak, Gerra hotza, Afghanistan, Armak, Komunistak, Kongresistak, Putak, Drogak, Politika.... Ez dago gaizki, zentro komertzial batean ikusteko... Egitazko Charli Wilsonen bizitzan oinarritzen da. Pelikulako "irakasle Zen" aren ipuina onena.... ikusiko da.... ikusiko da.... ikusiko da...
0.3
-

Leningrad Cowboyek Moses ezagutzen dute (Leningrad Cowboys...
3/5
2008-03-19 11:09
Leningrad Cowboys Go Americaren jarraipena. Mexikotik europara Moisesekin joaten dira, aurretik Estatu Batuetan Moisesek askatasunaren estatuari sudurra lapurtu eta gero... Orduan Elias estatubatuar polizia gehitzen zaie taldera...
Istorio dibertigarria, aurrekoa bezala. Ez da film ikusgarria, baina bai entretenigarria.
0.3
-

Samariarra (Samaria)
4/5
2008-03-17 18:48
Kim ki-duk, zuzendari korear abangoardista. Aurretik Hierro 3 neukan ikusita eta honek piztu zidanak eraman nau berriz ere bere film bat ikustera.
Bi neskatxa gazte eta baten aitaren istorioa da. Gazteek europara joateko dirua nahi dute eta hau sexu bidez lortzea besterik ez zaie bururatzen... Bien arteko erlazio berezia bezeroek etengo dute modu odoltsu batean...
0.3
-

Cineastas contra magnates
4,5/5
2008-03-17 12:41
Zinemaren industriaren inguruko dokumental oso interesgarria. Hainbat sari irabazi ditu, mezuarengatik gehienbat. Zuzendari garrantzitsu askoren elkarrizketekin osatzen da, eta baita narratzaileak irudi eta hitzetan esaten digunarekin.
0.3
-

El caso slevin
2/5
2008-03-17 12:38
Ideia asko gustatu zitzaidan. Ideiaren garapena ordea ez. Errezegia, oso agerikoa...
0.3
-

Ciudad de dios
4/5
2008-03-17 12:33
Fabeletako istorio ezagun honek erritmo goza dauka, argazki eta muntai konbinaketa ona eginez. Buñuelen olvidados gogorarazi zidan pixkat tematikarengatik edo... nahiz eta beste modu batekoa izan.
0.3
-

Leolo
4,5/5
2008-03-17 12:26
Tomate baten semea da Leolo. Irudimen izugarria duen mutil honen istorio berezi, bero, eta eroa. Familia ere... izugarria. Gomendagarria.
0.3
-

A Scanner Darkly
2,5/5
2008-03-17 12:19
Rotoskopia ezagutarazi zidan filma. Drogak, marrazki bizidunak, izen handiko aktoreak... baina ez askoz gehiago. Kuriosoa ikusteko, esan bezala rotoskopia ezagutzeko.
0.3
-

La cena de los idiotas
4/5
2008-03-17 02:53
Oso ongi pasatu nuen ikusten. Familia osorako film bat, eta edozein ordutan ikus daitekeena. Komedia erraz eta bizkorra.
0.3
-

The Darjeeling Limited
3/5
2008-03-17 02:51
Entretenigarria... baina zinema 6 euro ordaintzea, eta kaleko zarata eta euria bertan sentitzeak dezente distortsionatzen du nire iritzia...
0.3
-

La notti di cabiria
3/5
2008-03-17 02:49
La Strada gustoko duenarentzat, faktore antzerakoak topatuko ditu hemen. Halere la Strada gehiago gustatu zitzaidan hau baino...
0.3
-

Otesanek
4/5
2008-03-17 02:46
Nola definitu? Haurrik izateko aukera ez duen bikotearen trauma. Azkenean baratzetik ateratako enbor batekin Otik Txikia izango dute.... Experimentala, edo gehiago. Interesgarria te batekin.
0.3
-

El viaje de Chihiro
4/5
2008-03-17 02:43
Ez naiz mangazalea, animezalea, eta abar. Baina film hau animezaleak ez direnentzat ere bada. Eta bide batez, horrelako gehiago ikustera gonbidatzen duena...
0.3
-

Aaltra
4,5/5
2008-03-17 02:41
Oso "humanoa" esango nuke. Asko gustatu zait, benetan. Gazi-gozoa eta nahiko ongi borobilduta. Iluna, frantsesa, eta txuri-beltzean.
0.3
-

Buffalo '66
4/5
2008-03-17 02:40
Vincent Gallo artista bat da, duda gabe. Fama asko duen film on bat. Niri amaiera ez zitzaidan gustatu.... baina bai, beti bezala espero zitekeen.
0.3
-

Strangers on a Train
3/5
2008-03-17 02:36
Ideia brutala iruditzen zait niri. Tren batean bi tipo elkartzen dira, tenista ezagun bat eta beste bat. Besteari bere aitak traba egiten dio eta erditik kendu nahi du.... trukean tenistaren emaztea hiltzeko tratua mahai gainean gelditzen da...
Hitchcocken borobilena ez da izango, berak esaten zuena betetzen ez duelako nire ustez. Berak zioen filmaren ehuneko handiena, azken 10 minutuetan dagoela. Eta horrela izan ohi da bere film guztietan, baina hemengo bukaera, nire gusturako konbentzionalegia da...
0.3
-

Le voyage dans la lune
3,5/5
2008-03-17 02:28
1902koa... zaila egiten zait oraindik nire ezagupenekin asko esatea.
Méliès Frankfurteko Film museoan ezagutu nuen, eta txundituta utzi ninduen bere garaiko efektu berezi eta magia trukoekin...
Eszena mitiko bat dauka, Simpsonetan eta milaka lekuetan kopiatutakoa. Bilatu googlen bertan pelikularen irudiak eta ikusiko duzue zeintaz ari naizen...
Garai hartarako, film handia iruditzen zait. Ea museoan ikusi nituenak lortzen ahal ditudan!
0.3
-
-

La Pianista
4,5/5
2008-03-17 02:18
Puff, liburutegitik hartu, edo nahi duzun tokitik, baina ikusi ez baduzu, ikusi. Antwerpeneko bakardadean lagungarri zitzaidan film bikain bat ;)
0.3
-

Funny Games
2/5
2008-03-17 02:14
Hasteko esango dut, niri etzaidala gustatu. Esango dudan hurrengo gauza, nirekin ikusi zutenei gustatu zitzaiela da. Beraz, onena norberak erabakitzea, beti bezala.
Hasiera bai, ongi hasten da, La Naranja Mecanicaren zatitxo bat bezala, baina gero, seriotasun guztia galtzen du (eta nola!! amaiera aldean... niretzat lotsagarria). Ez da film serio bat. Argi dago honetaz ikusi aurretik abisatuta ez zaizuela horrenbesterako irudiko... baina nik beste gauza bat zela imaginatu nuen, La Pianistaren zuzendaria zenean esan zidatenetik...
0.3
-

The Elephant Man
4/5
2008-03-17 02:10
David Lynchen hiruzpalau pelikula ikusi ditut. Eraserhead, Dune, El hombre elefante, Lost Highway...eta korto dexentetxo. Dena da ezberdina? Gehiago ikusi beharko.
Honakoa ikusteko erreza da, eta asko gustatu zait :)
0.3
-

Good Bye Lenin
4/5
2008-03-17 02:07
Gomendatua, eta gomendagarria. Pare bat aldiz irakurri nuen ikusi aurretik film ederra zela. Egia da, gustatu zait nahiz eta pixka bat luzea egin bukaeran. Ama errealitatetik babesten duen semearen istorioa da... Sozialismotik KokaKolara...
0.3
-

La vida de Bohemia
3,5/5
2008-03-17 02:05
Frantzian bizi diren bohemio batzuen bizitza kontatzen du.. margolari bat, idazle bat eta musikari bat. Betiko gai tristeak betiko modu inteligente eta dibertigarrian aurkezten ditu. Film tristea, ederra, eta komikoa.
0.3
-

Leningrad Cowboys Go America
4/5
2008-03-17 02:03
Leningrad Cowboyak ezagutzeko oso ongi dago. Akiren zinema mota ezagutzeko ez asko... baina tira, ikusi dudan filmik entretenigarriena dela iruditzen zait. Edozein ordutan ikustekoa alegia.
0.3
-

Luces al Atardecer
2/5
2008-03-17 01:59
Film honekin ezagutu nuen zuzendari hau, Iruñeako Yamaguchi zinemetan. Gogoratzen dut neure burua kanpoaldean kritika irakurtzen, ez dakit zenbat sari, ez dakit zenbat kritika eder.... Filma ikustera sartu ginen eta, flipatuta gelditu ginen. Ez nuen horrelako pelikularik ezagutzen, eta orain gutxi berriz Kaurismäki hartu dudanean, (ohituago horrelako pelikuletara), asko akordatzen naiz egun hartaz. Ratinga egun hartakoa da, izan ere, oraindik ohitu gabe nengoen explosio gabeko filmetara, edo plano fijoekin muntatutakoetara... Ea berriz ikusteko aukera dudan :)
0.3
-

Nubes Pasajeras
4/5
2008-03-17 01:55
Ba, niretzat ona. Ikusteko zailagoa agian beste batzuk baino, motela delako, musika gutxi, baina mezu tipikoa (enplegu falta, diru arazoak...) Kaurismäkirekin hasteko film aproposa zinema europearrera (zentro komertzialetan pasatzen ez duten hori) ohituta bazaude... bestela ez.
0.3
-

I Hired a Contract Killer
4/5
2008-03-17 01:52
Kaurismakiren betiko eszenarioan kokatzen da, isiltasuna, heriotza edo suzidioa, iluntasuna... eta maitasuna, eta umorea... Ideia politan oinarritzen da. Tipo batek bere buruaz beste egin nahi du, baina ezin... beraz hiltzaile bat kontratatzen du bera hiltzeko. Orduan, bizitzari beste aukera bat eman diezaiokela konturatzen da, neska bat ezagutu ondoren...
0.3
-

Ariel
4,5/5
2008-03-17 01:45
Zuzendari finlandiarraren pelikula eder bat. Asko gustatu zait. Bere beste filmak baino errezagoa...
0.3
-

Broken Flowers
3,5/5
2008-03-17 01:32
Interesgarria. Ordu t'erdi pasatxo ez da luze egiten seme baten bilaketak dakarren pasadizo komiko eta dramatikoak ikusten diren bitartean. 2005eko filma independiente eta komertzialaren erdibidean dagoela esango nuke.
0.3
List generated by WP Movie Ratings.