anpulubila
g a l m e n d i k r o m a t i k o a

Bildu eta Zabaldu Google Reader erabiliz

Google Reader RSS irakurgailuak baditu jarioak konpartitu edo bidaltzeko hainbat aukera, baina nik faltan botatzen nituen Zabaldu zein Bildu zerbitzuak.

Horregatik, bi script simple sortu ditut beste honetatik abiatuz. Erabilera erraza dute, eta instalatu nahi badituzue, beharrezkoak hauek dira:

Labur esanda Greasemonkey Firefoxentzako sortutako gehigarri bat da. Honek, edonork sor ditzakeen kode motz (edo ez hain motz)  batzuen bitartez web orrien portaera edo itxura aldatzea ahalbidetzen du. Script ugari dago sarean, gauza oso ezberdinentzat sortuak.

Lehenengo pausoa beraz, Greasemonkey instalatzea izango da. Hortarako beste edozein gehigarri instalatzeko jarraitu daitezkeen pausoak segituko ditugu: Tresnak>Gehigarriak leihoan, Eskuratu gehigarriak aukeratu ondoren, idatzi Greasemonkey arakatzailean. Emaitzetan agertzerakoan, Gehitu Firefoxera sakatuta instalatuko da. Hau egin ondoren, nabigatzailea berrabiaraztea eskatuko digu, eta hori izango da egin beharrekoa.

Behin Greasemonkey instalatuta, gaituta agertuko da printzipioz, eta egoera-barraren (leihoaren azpialdean) eskuinaldean tximino baten aurpegia agertuko zaigu. Gainean sakatuta gehigarria aktibatu edo desaktibatzen da, eta eskuineko botoia sakatzeak  hobespenak ikusi edo aldatzeko aukera ematen du. Azken hau, Tresnak>Gehigarriak>Hedapenak>Greasemonkey>Hobespenak jarraituta ere lor daiteke.

Greasemonkey gaituta dugula, Zabaldu Google Reader eta Bildu Google Reader scriptak gehitzera pasa gaitezke. Hortarako klikatu banan-banan bi loturak:

Klikatzerakoan, Greasemonkey berak scriptak identifikatuko ditu eta instalatzeko aukera eman. Behin hori eginda, egoera-barraren eskuinaldean Zabaldu eta Bilduren scriptak ongi instalatu direla azaldu beharko litzateke.

Azken pausoa Google Reader zabaltzea da, eta bi botoi berriak hor agertzen direla egiaztatzea.

Horrela bada, funtzionatu beharko luke bai batek zein besteak.

On egin!

…..

Safari, Opera, Internet Explorer edo beste nabigatzaileen erabiltzaileek, Greasemonkeyren ordezkoa instalatu beharko duzue, edo Firefox euskaraz eskuratu.

  1. Zabaldurenak 25 instalazio eta Bildurenak 17, arazorik?

  2. poz pozik jarri naiz mezua ikustean, eta berehala jarri naiz proba egiten. Pentsa, instalatu ere segituan egin dut! Baina badirudi mac-etan arazoak ematen dituela, ez baitut funtzionatzerik lortu. :(

  3. Kaixo muxkilla,

    Nik Mac bat dut, eta arazorik ez. Firefox 3.5.3, eta Greasemonkey 0.8.2009.09.20.2. Ze puntutan duzu arazoa? Instalazioa ondo egin duzu (bai Greasemonkey bai scriptak) eta Google Readerren ikusten dituzu Bildu eta Zabaldu?

  4. Ubuntu 8.10-ean FF 3.0.14-ean ez dabil ez bata ez bestea. Instatzen dira eta aktibatuta baina reader-en ez zaizkit botoi berriak azaltzen.

  5. Ubuntu 9.04an FF 3.0.14arekin bai ordea.. suposatzen dut GreaseMonkey aktibatuta duzula ez? Tximinoa koloreekin ikusten duzu egoera-barran (behean eskuinaldean)?

    Greasemonkey 0.8.2009.09.20.2 daukat instalatua nik.

    Arraroa benetan… ez dakit zein izan daitekeen arazoa. Script oso sinplea da eta ez luke arazorik eman beharko. Behin scriptak instalatuta Google Reader zabalik egonda, itxi eta berriz zabaldu behar da. Probatu berriz eta esan mesedez.

    Zabaldu: 30 instalazio
    Bildu: 20 instalazio

    Ziur jende gehiagok izan duela arazorik, mesedez esan hemen eta ea denon artean konpontzen ditugun :)

  6. Ez ubuntun ezta windows xp-en FF 3.5.4-arekin, greasemonkey bietan aktibatuta. Scriptak begiratzen egon naiz baina ez naiz oso trebea hontan, agian konpon dezakegu bion artean. Ingelesez erabiltzen dut reader-a. Hori izan daiteke arazoa?

  7. Ez ez zen arazoa, gaztelerara pasatu dut eta ezer ez.

  8. Egun on!

    Orain bertan Fedora 10 erabiltzen ari naiz FF 3.0.14rekin eta hasieratik jarraitu ditut pausoak. Greasemonkey instalatu dut, ondoren bi scriptak, eta zabalduta neukan readerra itxi eta berriz zabaldu. Hor agertu zaizkit botoiak… Kilkatuta ongi funtzionatzen dute.

    Agian beste extensio batzukin arazoak izango ditu? Zeintzuk dituzu instalatuta? Probatu hauek desaktibatzen edo… ez dakit. Esaidazu zeintzuk diren eta nik ere probatuko dut, baina ez dut uste hori denik arazoa.

    Nik esango nuke sistema eragileak ez duela zerikusirik, eta hizkuntzarekin ez du zerikusirik ziur.

    Hm….?

  9. Ia, orain XP-n FF 3.5.4arekin nabil eta estentsio bakarra greasemonkey da, eta aktibatuta dago, baita skriptak ere. Etxean Ubuntu 8.10, beste extensio batzurekin. Emaitza bietan berbera. FF berrabiarazi dut eta ezer ez…

    :’(

  10. Berririk bai?

Erantzun:

anpulubila(abildua)gmail(puntu)com
Creative Commons License rss