‘leɪd’bæk
laid-back /’leɪd’bæk/ izenondoa. ‹person› lasaia eta erlaxatua;
‹atmosphere› erlaxatua
Christiania hiri askearen (ez da ez hiri, ez aske… baina tira) urtebetetzean bertako musikaz gozatzeko aukera izan zen. Tartean Laid Back talde mitikoa (nahiz eta niretzat guztiz berria izan) ikusi nuen… Tira, ikusi ez dakit, baina pixka batean aditu nuen behintzat. Haien kontzertua, heroinaren aurkako ereserki honekin hasi zen:
If you wanna ride
Don´t ride the white horse
If you wanna ride
Don´t ride the white horse
White horse
Don´t ride the white horse
White horse
Don´t ride the white horse.If you wanna be rich
You got to be a bitch
You got to be a bitch
I said rich, rich you bitchIf you wanna ride
Ride the white pony
Ride, ride the white pony
White pony, white pony
Greatest hits batzuk entzuten ari naiz orain, eta egia esan damutzen naiz kontzertu osoa ikusi ez izanaz… itxura ona du eta. Agian erlaxatuegia zen ordu haietarako… hori ere egia da. Nik Devo-Leonard Cohen-Lovage eta ez dakit zeren arteko nahasketa bezala ikusten dut nire ignorantziatik…
Jarraituko dut bertako taldeen inguruan ikertzen…. hasteko, gaur bertan Blues Festivala hasiko da…
[+]: Laid Back (en)



