Hitzekin hil nahi zaitut VII
Aspalditik etxeko grifotik ur nahiko zikina irteten da,
eta ez dakit zergatik.
Udaletxera deitu dut, eta normala ez dela ziurtatu didate.
Denuntzia jarrita ere, normala dela ebatzi dute.
Bitartean, egunero bi litro ur edatera derrigortzen naute.
Aspalditik, nire pixa gorri irteten da,
eta ez dakit zergatik.
Medikura joan naiz, eta normala ez dela esan dit.
Denuntzia jarrita ere, normala dela ebatzi dute.
Aspalditik ilea erortzen zait, aldapan behera,
eta ez dakit zergatik.
Nire buruari galdetu diot, eta normala dela esan dit.
Orduan epaileek ulertzen ez dutena ikusi dut argi:
Arnasten duzu,
eta zure arnasetan keak hor segituko du,
desagertu arte.
.



