Sergei Parajanov eta mingrana edo granaden kolorea euskaldunon hizkuntzan edo…
Orain dela zenbait hilabete ezagutu genuen Sergei Parajanov zuzendari xelebrea. Hor ibili naiz, 7. koadernoan zerbait bilaka. Baina dirudienez maiatzetik ez dut koadernoa ukitu, eta abuztuan gaude. Ez dakit bidean gelditu den, edo lehenago ikusi nuen bere filma. Berdin da. Interneten badago informazio dezente:
“Zinemaren tenpluan badira irudiak, argia eta errealitatea. Sergei Parajanov tenplu horren maisu izan zen” (Jean-Luc Godard)
“Beti plazer eta esker handiarekin gogoratzen ditut Sergei Parajanoven filmak, maite dudan hori. Bere pentsatzeko era, bere poesia, edertasuna maitatzeko trebetasuna eta bere ikuskeratik guztiz aske izateko gaitasuna.” (Andrei Tarkovsky)

Sergei Parajanov (1924 – 1990) zinemagile Armeniar bikaina izan zen. Bere peliku gehiago… »



