anpulubila
g a l m e n d i k r o m a t i k o a

Kaixo. Ongi. Aio. (II)

Ongi (I)

Bere urtebetetzea

Bazkaldu osteko kafea mahaian hartzen genuen bitartean ‘Baina zergatik ez zenidan bart abisatu? Ez dizut sinesten’ esan zidan. Nik ez nekien zer erantzun, goiz guztia eman bainuen bere urtebetetzerako opari bat bilatzen. Esan gabe doa ez nuela deus topatu, eta beraz egun bakarra gelditzen zitzaidala zerbait erosi edota lantzeko.

Autobus geltokian goizeko 10etan gelditu ginen elkarrekin Nabarreriatik bueltaxka bat emateko. Nik ordea bere urtebetetzea atzendua neukan, eta hurrengo goizean zerbait erostera derrigor joan beharko nintzatekeela konturatu nintzen. Eta beregana joan beharrean hori egin nuen. Horregatik zegoen haserre bazkalosteko kafean. Baita bazkalaurrekoan ere. Bere urtebetetzea atzendua nuelako atzendu nuen goizeko zita. A ze nolako desastrea. gehiago… »

anpulubila(abildua)gmail(puntu)com
Creative Commons License rss